PRIBATUTASUNEKO POLITIKA ETA DATU PERTSONALEN BABESA

Jarraian, ERABILTZAILEAK erabiltzen duenean eman dezakeen informazioarekin lotuta WEBGUNEARI aplikagarri zaion Datu Pertsonalak Babesteko eta Pribatutasuneko Politika dator zehaztuta.

  1. Pribatutasuneko Politika
    GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldearen Pribatutasun Politikak izaera pertsonaleko Datuak Babesteko alorrean indarrean dagoen legedia eta Informazioaren Gizarterako eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea bete beharko du.

    Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko (aurrerantzean, LOPD) 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeak jakinarazi du ERABILTZAILEAK emandako izaera pertsonaleko datuak, eta haren nabigazioaren ondorioz eskuragarri izan litezkeen datuak, GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldearen titulartasuneko fitxategi automatizatuan sartuko direla. Fitxategi hori Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta dago, erregistro kode honekin: 2113321169.

    Formulario bat bete edo posta elektonikoa bidali behar den kasuetan (eta bidali botoiari sakatzea) ERABILTZAILEARI informazioa ematea, (LOPDko 5. artikuluaren arabera) eta hala behar izanez gero, Pribatutasuneko Politika honen edukiari dagokion onespena (LOPDko 6. artikuluaren arabera) eman izana adieraziko du nahitaez.

    ERABILTZAILEAK izaera pertsonaleko datuak ematen dituenean, GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeari Datu Pertsonalak tratatzeko baimena ematen dio ERABILTZAILEEN fitxategiak sortu eta kudeatzeko, edukietarako sarbidea kudeatu eta administratzeko, erabiltzeko estatistikak egiteko, informazio aldizkariak igortzeko eta zerbitzuan edozein gorabehera kudeatzeko.

    Hala, GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeak ERABILTZAILEARI izaera pertsonaleko datuak eskatzen dizkion bakoitzean, Politika honi lotutako esteka bat sartuko du.

    Datuak GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeari eman dizkioten ERABILTZAILEEK talde horretara jo ahal izango dute fitxategiaren arduradun gisa, betiere, fitxategietan sartutako datuei dagokienez sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta aurkaratze eskubideak doan gauzatu ahal izateko. Informazioaren izaera konfidentziala dela eta,

    ERABILTZAILEAK ezingo ditu eskubideak telefonoz erabili, bitarteko horrek ez baitu ahalbidetzen haren nortasuna egiaztatzerik erregistratutako datuen titular gisa. Interesdunak emailez komunikatuta erabil ditzake eskubideak, posta elektronikoa bidalita helbide honetara: lopd@edelvives.es, WEBGUNEAN erabiltzailearen erregistroan ageri den helbide elektronikotik bidalita, haren nortasuna bermatzeko. Horrez gain, ERABILTZAILEA GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldearekin harremanetan jar daiteke posta bidez helbide honetara idatzita: A/A Departamento Legal, Edelvives, C/Xaudaró, 25, 28034 Madrid, gutunean erreferentzia honekin: Ejercicio de derechos LOPD (jakinarazpen modalitate honetan, posta bidez, ERABILTZAILEAK bere nortasuna bermatu beharko du NANaren fotokopia gehituta).

    GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeak erreserbatuta du Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea, iritzi propioaren arabera, edo Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren doktrinazko aldaketa, lege aldaketa edo jurisprudentzia aldaketa dela eta. Pribatutasun Politikaren aldaketa oro, benetan aplikatu baino hamar egun lehenago argitaratuko da gutxienez. Aldaketa horien ondoren WEBGUNEA erabiltzeak haiek onartzen direla adierazten du espresuki.

    GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeak indarrean dagoen araudiak legez eskatutako Datu Pertsonalak babesteko segurtasun mailak hartu ditu eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak instalatu ditu ERABILTZAILEAK emandako Datu Pertsonaleko galera, erabilera oker, aldaketa, baimendu gabeko sarrera eta lapurreta saihesteko.

  2. Erregistro prozesua
    Erregistratu eta WEBGUNEAREN funtzionalitate guztietara sartu ahal izateko, ERABILTZAILEAK erregistro prozesua bete beharko du. Prozesu horretan, Datuen Babesaren arloan dagoen araudia bete behar da. WEBGUNEAK ERABILTZAILEARI honako datu hauek eskatuko dizkio:

    • Izen-abizenak. Erabiltzaile izena.
    • Posta elektronikoa.
    • Erregistro kodea: WEBGUNEKO baliabideetara sartu ahal izateko, GULINK materialen erabiltzaile gisa identifikatuko duen kode bat sartu behar da.
    • Ikastetxearen izena, herria eta probintzia: WEBGUNEA irakasleei zuzenduta dagoenez, datuen helburua irakaslea identifikatzea da.

  3. WEBGUNERA sartzea ahalbidetzen duten erabiltzaile izena, pasahitza eta erregistro kodea pertsonalak eta besterenezinak dira, eta ez dago baimenduta hirugarren batzuei uztea, ezta aldi baterako ere. Horrekin lotuta, ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du erabilera zuzena egiteko eta sekretuan mantentzeko, eta hirugarren batzuei zabaltzearen ondoriozko erantzukizun oro bere gain hartzen du.

    ERABILTZAILEAK hirugarren batzuek bere pasahitza erabiltzen dutela baldin badaki edo uste baldin badu, egoera hori GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES taldeari jakinarazi behar dio lehenbaitlehen.